XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hona hemen hitzez-hitz artxiboko paperek diotena: .

Jules Vinsonek ere ematen digu albiste hau eta bere ikerketari jarraikiz ikus dezakegu Betri zazpi senide arteko bat besterik ez zela, nola hauetarik lau hil egin ziren, garaiko haur hiltze ugariaren lekuko, eta dirudienez, bere aitajaunak, Betry Canonier kapitainak eman zion estudioen munduan sartzeko aukera eta ahalbidea, beste anaiek izango ez zutena, noski, arotz seme zirenez gero.

Horrela bost urte zituenean bere anaia jaioberri baten aitajaun bezala dagerkigu beste dokumentu batean: .

Lehen urteak, bada, Donibane Lohizuneko hiri pollit eta nahasi hartan iraganen zituen, bere osaba kapitainaren ardura eta babespean.

Hiri nahasia esan dugu, ezen Donibane alde batetik leku garbi, txukun, jator, ekintza, ohitura eta bizitza onekoa bezala kontsideraturik bazegoen ere, portua zenaren aldetik bizi-bizia izango zen, eta bai gazteek bai arma gizonek iskanbila ugari sortzen zuten bere kaleetan gaindi eta bere kabareten barnetan, garaiko testu honek dioskunez: .

Alegia, elizkizunen orduetan jainkoaren mespretsu handiz dantzan ibiltzen zirela, bai kalez-kale, bai biltzarretan, bai kabaretetan, (...).